Baserritarrek eguneroko jardunean behar dituzten lanen kudeaketa egiten dute gure ingeniariek. Obra proiektuak: negutegiak, siloak, ukuiluak, gaztandegiak,azpiegitura sanitarioak, mugarrien GPS bidezko kokapena, finken balorazioak, eraikuntzak, instalazioen balorazioak, peritzaioak, herri bideen inguruko lanak
• ZERBITZU JURIDIKOA
Aholkularitza juridikoan ibilbide luzeko profesionalek lagundu zaitzakete sor dakizukeen arazoetan eta baserriarekin lotura duten hamaika arlotan adituak dira.
Askotariko aseguru etxeekin egiten dugu lan. Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zuri egokitzen zaizun asegururik onena eskainiz. Beti bezeroaren ondoan.
•Fiskalitate eta kontabilitate zerbitzua
Baserrietako jardueran, zein bestelako jardueretan ere, egin beharreko errenta aitorpen edo kontabilitate lanak, edota fiskalitatean aholkularitza eskaintzen dugu.
Baserritarrek eguneroko jardunean behar dituzten lanen kudeaketa egiten dute gure ingeniariek. Obra proiektuak: negutegiak, siloak, ukuiluak, gaztandegiak,azpiegitura sanitarioak, mugarrien GPS bidezko kokapena, finken balorazioak, eraikuntzak, instalazioen balorazioak, peritazioak, herri bideen inguruko lanak
•GASOIL SALMENTA
Baserritarrek egunerokoan behar duten erregaia eramaten dugu, ahalik eta preziorik lehiakorrenean. Traktoreentzako gasoila, baita berogailuentzako ere, besteak beste.
Janari eta edari ekoizle eta herrietako salmentagune txikien elkarlanetik jaio da BASERRITIK ZURETZAT proiektua. Gure helburua katea osatzen duten elementu guztiak onuradunak izatea da: baserritarra, dendaria eta eroslea.
ASG enpresarekin lan egiten du EHNELURek. Eraginkortasun energetikoko sistema osagarriak instalatzen adituak dira. Energiaren aurrezpena, jasangarritasuna eta karbono aztarna murriztea kontuan hartuta, energia gastua txikitzeko alternatibak eskaintzen dituzte.